XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gaur hamaiketan orduerdia falta zen! zerebru ebaketa.

DOM txiki bat sartuko diogu, Derrigorrezko Obedientziaren Moduloa, urruti egonda ere, gure kontrolpean egon dadin.

- Ebaketa honetatik akatsik gabe irteten bada, 23an Ilargirantz irtengo da.

Han, bira osoa emango du oinez larogei egunetan.

- Ilargitik itzultzea lortzen badu, Orratz Zirikatzaile Ebaketa.

Top secret eta arrisku handia.

Hemen daudenetatik hiruk bakarrik ezagutzen dituzte ebaketa honen berezitasunak eta helburua.

- Ebaketa horrekin mundu honetatik desagertzen ez bada, eta gainera MLEG edo Menpean Lana Egiteko Gaitasunetik ondorio baikorrak badatoz, orduan ZPPU-ren hasera, Zakurraren Probetxuaren Proiektu Unibertsala, eta ZIOP, Zakurren Ihize Orokorrerako Plana martxan ipini bitartean, Puskatu Ezinezko Haitzak deritzan mendikatean haitzak puskatzen erresistentzia probak.

- Lan horretan akabatzen ez bada, KAES, Kutsadura Atomikoaren Erresistentzia Saioak, Beldurgarri Kutsatzen du zentral nuklearraren erreaktorearen barruan.

Lehenengo momentuetan, izuikaraz geldi-geldi egon nintzen.

Oraindik egin gabe zeuden esperimenduak berrikusten ari ziren.

Eta nolako esperimenduak! Haietako bakoitzean larrua utz nezakeen!.

Hain urruti eraman al zituen beltza zuri ikusteko mania hark?.

Bukaezinezkoa zirudien proba ilara haren ondoren, norbaitek gogorarazi zuen: - Eta momentu batean ondorioen ehun eta berrogeitamarrak GHA-ra jotzen badu, Gizakiarentzat Hurreko Arriskua, pazientea likidatu eta ZDLI-ren presazko zabalkuntza, Zakurren Deusezketa Lege Internazionala.